Ipar Euskal Herriko gune garrantzitsuak

Nun Erosi

Urtubiko gaztelua

Urrugne

1341az geroztik, familia bera da Urtubiko gazteluaren jabe. Urtubiko gaztelua Euskal Herriaren sei mendeko historiaren lekuko da. Gaztelua, parkea eta tokiko landareek ekarri onurei buruzko erakusketa bisita daitezke.

Gehiago jakiteko

8,00 € (Haurra 4,00 €) Pass-arekin urririk!

Sarako leizeak

Sare

Ordu bateko bisita gidatua soinuarekin eta argiekin, haur eta helduentzat. Historiaurrea, geologia, euskal populuaren jatorriak, hartzak eta saguzarrak biltzen dituen lekua.Urte osoan zabalik!

Gehiago jakiteko

8,50 € (Haurra 5,00 €) Pass-arekin urririk!

La Vernako harpea

Sainte-Engrâce

La Verna jende guziak errazki joan daitezkeen munduko lur azpiko gelarik handiena da. 1400 metroko joan-jineko ibilaldi gidatuan, segurtasun osoan, leize-zilo erraldoia ikus daiteke eta espeleologoen mundua ezagut daiteke. Kirol ateraldiak proposatzen dira ere.

Gehiago jakiteko

12,00 € (Haurra 6,00 €) Pass-arekin urririk!

Agaramonteko dukeen gaztelua

Bidache

Berriki zaharberritua izan den gaztelu zoragarrian, sei mendeko historian bidaiatuko duzue, Agaramonteko dukeen familiarekin. XV. mendeko dorre nagusiaren gainetik, 360°-ko bista paregabea dago eta Biduzeko ibarra eta Pirinioetako mendilerroa ikus daitezke.

Gehiago jakiteko

5,00 € (Haurra 0,00 €) Pass-arekin urririk!

Ospitalepeko eliza

L'Hôpital-Saint-Blaise

UNESCOk munduko ondare gisa sailkatu du. Ospitalepeko elizak arkitektura osagai harrigarriak ditu: erdi-erromanikoa eta erdi-mairua da! Bisita autogidatuak egin daitezke. Soinu eta argi ikuskizunak daude.

Gehiago jakiteko

5,00 € (Haurra 2,50 €) Pass-arekin urririk!

Andurain gaztelua

Mauléon-Licharre

XVII. mendeko eta arkitektura ederreko gaztelua da. Monumentu historiko gisa sailkatua da. Etxe barnean, tximinia zizelkatuak, liburu zaharrekin osatu liburutegia eta gain azpiz ezarri krosko formako zureria daude.

Gehiago jakiteko

6,00 € (Haurra 2,50 €) Pass-arekin urririk!