1/ Nola aktibatzen dut nire EuskalPass karta?
2/ Nire EuskalPass-a izenduna ote da?
3/ Bisita batzuk erreserbatu behar ote ditut?
4/ Hiri eta herrien bisita anitzen artean aukera dezaket?
5/ Leku bera behin baino gehiagotan bisita daiteke?
6/ Nire egonaldia ezeztatua bada, dirua itzuliko didazue?
7/ Nire EuskalPass galtzen badut edo lapurtzen badidate, beste bat eskuratzen ahal dut?
8/ Talde bat osatu dugu. EuskalPass-az balia gaitezke?
1/ Nola aktibatzen dut nire EuskalPass karta?
Lehen aldiz erabiltzean, irakurgailu egokiaren aitzinean pasatu behar da EuskalPass-a. 48 orduz jarraian balia daiteke edo 5 egunez jarraian. 48 orduko pass-aren kasuan, lehen aldiz ostiralean 14:00etan eskaneatuz gero, igandeko 13:59ak arte baliagarri da.
2/ Nire EuskalPass-a izenduna ote da?
Ez. Erosi eta beste norbaiti eskaintzen ahal zaio. Aldiz, pertsona bakoitzeko pass bat erosi behar da. Kasu horietan, pagatzailea bakarrik ezagutuko da, erosteko momentuan eman dituen informazioengatik.
3/ Bisita batzuk erreserbatu behar ote ditut?
Bai.Hiri eta herrien bisitak eta leku berezi batzuen bisitak berehala erreserbatu behar dira. Orduan, zerbitzu saltzaileei EuskalPass-a erakutsi behar zaie.
4/ Hiri eta herrien bisita anitzen artean aukera dezaket?
Bai. Hiri eta herri anitzen bisitak eskaintzen ditugu. Gure liburuxkan agertzen den egitaraua ikusi.
5/ Leku bera behin baino gehiagotan bisita daiteke?
Ez. Leku bakoitzean bisita bakarra egin daiteke.
6/ Nire egonaldia ezeztatua bada, dirua itzuliko didazue?
Ez. Pass-a atxiki daiteke eta urte bukaera aitzin beste momentu batez erabil daiteke. Edo hurbileko bati eman dakioke, balia dezan.
7/ Nire EuskalPass galtzen badut edo lapurtzen badidate, beste bat eskuratzen ahal dut?
Ez. Pass-a ezin da ordezkatu. Eta ez da dirurik itzultzen. Gure zerbitzu saltzaile batekin arazo bat baldin bada (ezohiko hestea …), Euskal Elkargoko Turismo Bulegoa ez da egoeraren erantzule.
8/ Talde bat osatu dugu. EuskalPass-az balia gaitezke?
Ez. Gizabanakoentzat da bakarrik. EuskalPass-aez da taldeentzat. Euskal Elkargoko Turismo Bulegoan badago taldeei eskaini zerbitzu bat. Zuen eskaerari egokitu egitaraua osatzen lagunduko zaituzte (groupes@otpaysbasque.com).