gune kidetuen zerrenda

Baionako Turismo Bulegoa : Bisita gidatuak
Bayonne
Bisita gidatu liluragarri horietan, Baionako hiriak bere sekretuak salatzen ditu: katedralaren gibelaldeak, ilunabarra, harresiak, hotel bereziak edo txokolategiak.

Miarritzeko Itsasargia
Biarritz
San Martin lurmuturraren lur-hegian dagoen itsasargia da. 73 metroko goratasuna du eta 248 maila ditu.Han gainetik, bista paregabea dago. Biarritzeko hiria eta Euskal Herriko eta Landesetako kostaldea ikus daitezke.

Saraleginea museoa
Guéthary
1950eko hamarkadatik euskal estiloko arkitekturako etxe zoragarri batean dagoen museoa da. G. C. de Swiecinski eskultorearen obra funtsak, arte garaikideko erakusketak eta herrian aurkitu erromatarren garaiko aztarnei eskaini gela bat hartzen ditu.

Pilotari: pilotaren eta xisteraren museoa
Saint-Pée-Sur-Nivelle
Euskaldunak dauden leku guzietan, pilota dago! Euskal Herriko kirol nagusiari eskaini museo ttipi honek xisteraren jatorria eta pilotaren fabrikazioaren sekretuak kontatzen ditu.

Kapera inperiala
Biarritz
1865ean eraikitako kapera ederra da. Napoleon III.akeraikiarazi zuen, Eugenia de Montijoren otoitz lekua izateko. Arkitektura estilo finak ederki uztartzen ditu: arteerromaniko-bizantziarra eta hispaniar-mairua.

Gaztelu gotorra
Mauléon-Licharre
Muino baten gainean dago. Pirinioak ikusteko aukera paregabea ematen du.Mauleko gaztelu gotorrak ateak eta presondegi ziloak zabaltzen ditu! Historia gorabeheratsua kontatzen duen eszenografia ikus daiteke ere.