Ipar Euskal Herriko gune garrantzitsuak

gune kidetuen zerrenda

Museoa, interpretazio zentroa / Bisitak dohainik
10-a-arnold-musee-basque-et-de-l-histoire-de-bayonne

Euskalmuseoa

Bayonne

Euskal museoan 2 000 arte objektu eta obra baino gehiago daude eta Euskal Herriko eta Baionako historiari buruzko arte bilduma paregabea dago. Baionako hiria euskal, gaskoi eta judu kulturen bateragunea izan da.

Ondare gunea / Bisitak gidatua
2-chateau-urtubie-credit-chateau-urtubie

Urtubiko gaztelua

Urrugne

1341az geroztik, familia bera da Urtubiko gazteluaren jabe. Urtubiko gaztelua Euskal Herriaren sei mendeko historiaren lekuko da. Gaztelua, parkea eta tokiko landareek ekarri onurei buruzko erakusketa bisita daitezke.

Ondare gunea / Bisitak gidatua
11-chteau-de-gramont-crdit-thierry-dulau-2-convertimage-1

Agaramonteko dukeen gaztelua

Bidache

Berriki zaharberritua izan den gaztelu zoragarrian, sei mendeko historian bidaiatuko duzue, Agaramonteko dukeen familiarekin. XV. mendeko dorre nagusiaren gainetik, 360°-ko bista paregabea dago eta Biduzeko ibarra eta Pirinioetako mendilerroa ikus...

Ondare gunea
22-hopital-st-blaise-soule-pays-basque-convertimage

Ospitalepeko eliza

L'hôpital-Saint-Blaise

UNESCOk munduko ondare gisa sailkatu du. Ospitalepeko elizak arkitektura osagai harrigarriak ditu: erdi-erromanikoa eta erdi-mairua da! Bisita autogidatuak egin daitezke. Soinu eta argi ikuskizunak daude.

Ondare gunea / Bisitak gidatua
chateau-andurain-ot-soule

Andurain gaztelua

Mauléon-Licharre

XVII. mendeko eta arkitektura ederreko gaztelua da. Monumentu historiko gisa sailkatua da. Etxe barnean, tximinia zizelkatuak, liburu zaharrekin osatu liburutegia eta gain azpiz ezarri krosko formako zureria daude.

Ondare gunea / Bisitak dohainik
20-prison-des-evques-crdit-pierre-carton-3-convertimage

Apezpikuen presondegia

Saint-Jean-Pied-De-Port

Gaur egun, museo bat da. XVIII. mendeko presondegi ohiaren zelda zaharrak eta Erdi Aroko gela gangadun handia ikus daitezke. Donejakue bideari buruzko erakusketa iraunkorra ikus daiteke ere.