gune kidetuen zerrenda
Gaztelu gotorra
Mauléon-Licharre
Muino baten gainean dago. Pirinioak ikusteko aukera paregabea ematen du.Mauleko gaztelu gotorrak ateak eta presondegi ziloak zabaltzen ditu! Historia gorabeheratsua kontatzen duen eszenografia ikus daiteke ere.
3,00 € (haurra 0,00 €) Pass-arekin urririk!
Chemins-Bideak espazioa
Saint-Palais
Donapaleuko frantziskanoen egoitza ohian dago. Erakusketak eta mintzaldiak hartzen ditu, kalostran eta lorategian.Bisita libreak edo gidatuak egin daitezke. Animazioak daude.
5,00 € (haurra 4,00 €) Pass-arekin urririk!
Vauban zitadela
Saint-Jean-Pied-de-Port
Vauban ingeniari militarraren defentsa sistemen eredu gisa aipatzen da Donibane Garaziko zitadela. Tokiko gidariekin egin bisita liluragarrian, lurpeko pasabideak, harresiak eta zubi-altxakorrak ikus ditzakezue.
3,00 € (haurra 3,00 €) Pass-arekin urririk!
Arnaga etxea
Cambo-les-Bains
Monumentu historiko gisa sailkatua da. Euskal estiloko arkitektura du. Edmond Rostand idazlearen etxea izan zen. Cyrano de Bergerac-en egileak apaindu 40 gela eta“euskal Versailles ttipia” deitu lorategi zoragarriak bisita daitezke.
8,30 € (haurra 2,50 €) Pass-arekin urririk!
Ozeanoaren hiria
Biarritz
Ozeanoaren hirian, manera jostagarrian ozeanoa ezagutzeko aukera dago! Errealitatebirtuala, simulagailuak, zinemadinamikoa, 360°-ko bideoak, 3D-ko filmak, probak eta jokoak, itsas hondoan murgiltzeko.
13,00 € (haurra 10,00 €) Pass-arekin urririk!
Euskalmuseoa
Bayonne
Euskal museoan 2 000 arte objektu eta obra baino gehiago daude eta Euskal Herriko eta Baionako historiari buruzko arte bilduma paregabea dago. Baionako hiria euskal, gaskoi eta judu kulturen bateragunea izan da.
7,50 € (haurra 0,00 €) Pass-arekin urririk!