Ipar Euskal Herriko gune garrantzitsuak

Sarako leizeak

Ordu bateko bisita gidatua soinuarekin eta argiekin, haur eta helduentzat. Historiaurrea, geologia, euskal populuaren jatorriak, hartzak eta saguzarrak biltzen dituen lekua.Urte osoan zabalik!

Kontaktua

Grottes de Sare
64310 Sare

+33(05)59542188
www.grottesdesare.fr

Ordutegia :

- Otsailaren 10tik Martxoaren 31ra Astelehenetik Ostiralera: 14:00etatik 17:00etara*. Larunbata eta Igandetan: 13:00etatik 17:00etara*.
- Apirilaren 1tik Uztailaren 31rat Egunero: 10:00etatik 18:00etara*
- Agorrila Egunero: 10:00etatik 19:00etara*
- Iraila Egunero: 10:00etatik 18:00etara
- Urriaren 1tik Urriaren 30erat: 10:00etatik 17:00etara*
- Azaroaren 1etik 2021ko Urtarrilaren 3rat: 14:00etatik 17:00etara*. Larunbata eta Igandetan: 13:00etatik 17:00etara*

Hetsia Abenduaren 25an eta 2021ko Urtarrilaren 1ean.
Urteko itxiera 2021ko Urtarrilaren 3an izanen da (gauean).


* azken bisita gidatuaren abiatzea.
Adi egon ! Egunaren iraupena dela eta, gerta daiteke eguneko azken bisitaren orena aldatua izan dadin. Horretarako, komeni da eguneko azken bisitaren abiatzea baino 20 minutu lehenago agertzea harreran, sartzeko txartelak hartzeko.

Baldintza bereziak :

1/Uda: uztailaren 6tik abuztuaren 30era (barne), EuskalPass-arekin leizeetara urririk sartzen ahalko da, 10:30eko eta 17:30eko bisitetan BAKARRIK.

Bisita ordu horietatik kanpo, helduentzat 3 euroko eta haurrentzat (-14 urte) euro bateko emendatze bat aplikatuko da eta han berean ordaindu beharko da.
Kasu! Ordutegi horiek bisita hasteko orduak dira (lehenago agertu behar da beraz). Eta bisita bakoitzeko bisitari kopurua 60 pertsonatan mugatzen da.

2/Uztailaren 1etik 5era eta abuztuaren 31tik azaroaren 3ra (barne),
EuskalPass karta dutenek, gelditzen diren lekuen arabera, egunean planifikatu beste bisita batean parte hartzen ahalko dute.

Lekuaren gaia

Gune naturala / Bisita gidatua

Prezio publikoa
Adulte : 9,00 €
Enfant : 5,00 €
Prezioa Pass-arekin
Adulte : Urririk
Enfant : Urririk