Euskal Pass : Zer da ?
Euskal Pass proiektuaren helburu Euskal Herriari egiazko "City Pass" bat proposatzea da.
Pass turistiko honi esker, gure lurralde osoa deskubritzen ahal da : gune natural nagusiak, kultura eta ondarea.
Bi produktu, bi prezio desberdinekin, haurrentzat eta helduentzat :
• Euskal Pass "48 orenez" : 48 orenez segidan erabil daiteke 1. bisitatik aitzina
• Euskal Pass "5 egunez" : 5 egunez segidan erabil daiteke 1. bisitatik aitzina.
Euskal Herriko egonaldia prestatu, Euskal Pass-arekin egin ditzakezun ekonomiak kalkulatuz. 30 gune baino gehiago bisitatzeko!
Zer bisitatu Euskal Pass arekin ?
Ozeanoaren hiria, Sarako leizeak, La Vernako harpea, Arnaga etxea, Urtubiko gaztelua, Agaramonteko dukeen gaztelua, Gaztelu gotorra, Euskalmuseoa...
Euskal Herriko hegei eta hamar bat gune natural edo euskal ondarean lotuak, bai eta hogei bat bisita gidatuak ere bisitatzen ahal dira. Citypass Baiona, Citypass Miarritze, Citypass Donibane Lohitzune en ordez, Euskal pass bakar bat erabiltzen ahal da.
Nola erabili Euskal Pass-a ?
Euskal Elkargoko Turismo bulegoak garatutako Euskal Pass-a aktibatuko da zerrendako gune bat bisitatuko duzun lehen aldian barne diren guneak, baldintza hauen arabera:
• Ondoren zerrendatuak diren 6 guneetatik 3 aukeratu ditzakezu: Ozeanoaren Hiria, Arnaga Etxea, Sarako Leizeak, La Vernako Harpea, Donibane Lohitzuneko Itsasbidaia, Wow Parkea
• Liburuxka honetan izendatuak diren beste gune guztietan (sarrera bakar bat gune bakoitzarentzat).
Zure pasabide desmaterializatua Euskal Pass aplikazio mugikorrean ere lotu dezakezu.